Emakume ikusezina

Eginaren Eginez elkartean, desgaitasun fisikoren bat duten Arabako pertsonen elkartea izanik, kolektibo horretako pertsonen aukerak besteenekin parekatzearen alde dihardugu lanean. “EMAKUME IKUSEZINA” kanpainaren bidez, ikusezin bihurtzen gaituztela eta diskriminazio askotarikoa eragiten zaigula salatu nahi dugu: ikusezin bihurtu eta diskriminatu egiten baikaituzte emakume izateagatik eta desgaitasun organiko batekin edo dibertsitate funtzionalarekin bizitzeagatik. EZ DUGU IKUSEZINTASUNAREN GAITASUNA; […]
Emakume guztiok burutsuak gara, eta balio handikoak

«EMAKUME GUZTIOK BURUTSUAK GARA, ETA BALIO HANDIKOAK”, oso mezu argi eta zuzena. Eginaren Eginez elkartekook “emakumeen eskubideen berdintasunaren alde” kanpaina abiatu dugu, emakume guztiei mezu argi eta zuzen bat helarazi nahi diegulako: emakume guztiek dute edozein egoerari aurre egiteko indarra, kemena eta borondatea, ez du axola zer egoeratan dagoen. Gure helburua, lehen-lehenik, mezua emakume guztiei […]
Ez gara ikusezinak

Eginaren Eginez-en borrakaren xedea da dibertsitate funtzionala duten pertsonen aukerak besteenekin parekatzea, eta agerian uztea desgaitasun fisikoa duten emakumeek generoagatik eta desgaitasunagatik jasaten duten desparekotasuna eta diskriminazioa. Diskriminazio bikoitz hori anizkoitza da beste faktore batzuk ere agertzen direnean (etnia, sexu-aukera, pobrezia, esplotazioa…), eta, horregatik, Eginaren Eginez-ek dibertsitateari erantzuteko ekintza zuzenak eta zehatzak egiteko eskatzen die […]
Bikoitza

BIKOITZA sortu zenetik, haren helburua izan da gizarteari erakustea zer-nolako bazterkeria soziala bizi dugun dibertsitate funtzionala (desgaitasun fisikoa) dugun emakumeok. Gure kolektibora ez dira iristen ez desgaitasunagatiko aukera-berdintasunik eza desagerrarazteko ezartzen diren politikak, ez gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ezarritakoak. Egoera hori eragiten duten arrazoien bila hasiz gero, gainerako emakumeen egoeraren arrazoi berarekin egingo […]
EMAKUMEA %100ean

Aniztasuna onartzearen eta errespetatzearen aldeko eta genero-diskriminazioaren eta -estereotipoen kontrako kanpaina. Desgaitasun fisikodun emakume edo neskatila gisa ditugun oinarrizko eskubideak aitortzen eta babesten dituzten araudiak zaintzea eta betetzea eskatzen dugu; hain zuzen ere, indarrean dagoen legedian berretsitako eta txertatutako nazioarteko adierazpenak eta hitzarmenak dira: Emakumeen aurkako Diskriminazio Modu guztiak Ezabatzeari buruzko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioa, […]
Desgaitasuna duten emakumeek biolentzia matxista

Elkarteanek desgaitasuna duten emakumeek biolentzia matxista egoerak identifikatu ahal izateko beharra nabarmendu nahi du. Desgaitasuna duten emakumeak indarkeriarik gabeko bizimodua izan dezaten lan egiten du Beharrezko laguntza eta baliabideak aldarrikatu ditu indarkeriarik gabeko bizitza gauzatzeko Euskadiko desgaitasun fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak sentsibilizazio kanpaina abiatu du desgaitasuna duten emakumeek aurre egin behar duten biolentzia matxista […]
Marratu hitz toxikoak

Azaroan egingo den sentsibilizazio-kanpaina bat da, bereziki emakumeei zuzendua. A25, egun oso berezia Azaroaren 25a INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA da, kalera ateratzeko eta komunitatearen parte izateko eguna, kalean egiten diren kontzentrazioetara joanez, kolore moreko zerbait soinean eramanez edo sare sozialetan emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko mezuak argitaratuz. Indarkeria matxista fisikoa dela pentsatu […]
BENETAKO EMAKUMEAK

Eginaren Eginez elkartetik, “BENETAKO EMAKUMEAK: Dibertsitatearen aldeko kanpaina” aurkezten dizugu, gizartean zirrara sorrarazi nahi duen ekimena, eguneroko bizitzan benetakoa dena dibertsitatea dela berretsiz. Guztiok desberdinak gara, hori da errealitatea! Gure helburua inklusioa da, eta paregabeak bihurtzen gaituena dibertsitatea dela frogatzea. Aintzat hartu ditzagun estandarrei aurre egiten dieten eta errealitatea zer den seinalatzen duten askotariko emakumeak. […]