Produktuen erakustegiak bide publikoan

eginaren eginez elkarteak (desgaitasunen bat duten Arabako pertsonen elkarteak) prentsaren bidez jakin du alkatetza-dekretu bat sinatu dela, eta horren bidez Gasteizko udala ordenantza bat eratzeko izapideak egiten hasi dela, hiriko bide publikoan saltegietako erakustegien instalazioa arautzeko. Hedabideetan Gorka Urtaran alkateak adierazi duenez, hiriko merkatarien eskaerei erantzutearren eman da elementu horiek kokatzeko baimena.

Gure erakundean desgaitasun fisikoa eta mugikortasun murriztua duten biztanleak ordezkatzen ditugunez, udal-gobernuaren ekimen honen inguruan dugun kezka azaldu behar dugu.

Aski ezaguna da oinezkoen ibilbideetan kokatutako edozein elementurekin bide publikoa okupatzeak irisgarritasun-arazoak dakartzala. Oztopo horiek, ordezkatzen dugun biztanleriari ez ezik, beste herritar askori ere eragiten diete: adineko pertsonei, haurdunaldi aurreratuan dauden emakumeei, haur-aulkietan haurrak eramaten dituztenei, osasun-arazoak direla-eta aldi baterako mugikortasun-arazoak dituztenei, etab., Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 Legearen Atariko Idazpuruan jasotzen den bezala.

Baina argi dago mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonei egiten diela kalterik handiena. Alegia, gure kolektiboko pertsonei. Askok bastoiak, makuluak, gurpil-aulkiak edo mugikortasuna bermatzeko beste lagungarri batzuk erabiltzen ditugu. Bide publikoa modu seguru eta autonomoan igaro ahal izateko –eta ahalegin handiagoa egin beharrik izan gabe eta erantsitako arriskurik gabe–, espazio eta ibilbide irisgarriak behar ditugu, hau da, gure joan-etorriak arriskuan jar ditzaketen oztoporik gabeko espazio eta ibilbideak behar ditugu.

Gainera, gogoan izan behar dugu irisgarritasuna gehien eragozten duten elementuetako batzuk kokapen finkorik gabeko objektu mugikorrak direla; izan ere, oztopo fisikoak izateaz gain, arazo sentsorial eta kognitiboak dituzten pertsonei zailtasunak dakarzkie ibilbidea ezagutzeko, espazioan orientatzeko eta modu seguruan mugitzeko.

Hedabideetan agertutako adierazpenetan alkateak aipatu duenez, saltegiek “eragozpenik ez sortzeko” irizpideak betetzen dituzte. Eginaren eginez elkartetik alkateari eta udal-gobernuari gogorarazi nahi diegu badirela nahitaez bete beharreko legezko arauak, bide publikoetako irisgarritasunaren eta oinezkoentzako ibilbideetan elementu mugikorrak kokatzearen esparrukoak. Ez partikularrek, eta are gutxiago administrazio publikoek, ezin dute arau horiek diotenaren kontra egin edo entzungor egin.

Merkataritza-erakustegiak kokatu ahal izan daitezen udal-gobernuak hartutako erabaki horrekin, hau da, bide publikoa okupatzeko baldintzak aldatzearekin, eginaren eginez beldur da ez ote duten arinago jokatuko oinezkoentzako ibilbideen irisgarritasun eta segurtasunari buruzko araudiak betetzen eta kontrolatzen.

Hain zuzen ere, askotan ukatu izan da etxebizitzetarako edo saltokietarako irisgarritasun-elementuen instalazioa, bide publikoa okupatzen zutelako. Hala, ulertezina izango litzaiguke irizpidea aldatzea: lehen, Gasteizen mugikortasun murriztuko herritarrek beren eskubideak erabiltzea errazteko aldaketak egitea onartezina zen; orain, aldiz, Udalak sustatzen ditu aldaketak, eskubide horiek oztopatuz.

Gasteizko udalak 15 eguneko epea iragarri du ordenantza berri horretan ekarpenak aurkezteko. Ez du, ordea, hasierako zirriborrorik ere, eta, beraz, zaila da ordenantza horrek kaltetuko dituen edo ordenantza horretan interesa duten pertsonek edo erakundeek ezer aurkeztea.

Gainera, informazioaren arabera, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak proposamen tekniko bat egingo du, merkataritzaren sektorearen ekarpenak kontuan hartuta. Sail hori da oinezkoen ibilbideen arduraduna, eta, beraz, harritu egiten gaitu desgaitasunaren eta mugikortasun murriztuaren esparruko erakundeekin inolako komunikaziorik eduki ez izanak, espazio publikoaren erabilerarako eta okupaziorako baldintzen aldaketek zuzenean eragiten baitigute.

Hori dela eta, gure ustez, udal-gobernuak, proposamena Merkataritza Mahaian aurkezteaz gain, desgaitasunen bat duten pertsonen elkarteekin partekatu behar du; horrela, kolektiboaren iritziak eta ekarpenak jasoko ditu, eta hain beharrezkoa den kogobernantza sustatuko du.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi