Jabetza Horizontaleko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Gidaliburua argitaratu dugu

«Irisgarritasun unibertsalari eta jabetza horizontalari buruzko gidaliburua» egin eta argitaratu du Elkartean-ek, desgaitasuna duten pertsona guztiek beren eskubideak ezagutu ditzaten jabetza horizontalaren eremuan irisgarritasun-premiarik izanez gero (adibidez, igogailu bat jartzeko, arrapala bat jartzeko, atarirako sarbidea zero kotara jaisteko, etab.), bai eta dagokion auzotarren erkidegoan gai horiei heltzeko bideak ere, edo, hala badagokio, bide judizialetik erreklamatzeko. […]