Agerraldia egin genuen Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean

2021eko otsailaren 26an, ELKARTEAN, eginaren eginez, elkartu eta fekoor elkarteek agerraldia egin genuen Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, desgaitasuna duten gazteen errealitatea ikusarazteko.

Gure ustez, Euskadiko gazte guztien eginkizuna funtsezkoa da inguruko baldintzak eraldatzeko, gizarte erabat inklusiboa lortzeko.

Gizarte-justiziaren eta aukera-berdintasunaren aldeko borrokan aktiboki parte hartu behar duen belaunaldi berria da.

Desgaitasuna duten gazteek, gainerako gazteen zailtasunak izateaz gain (langabezia, lanaren prekarietatea, ordainsari apalak, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna, gurasoengandik emantzipatzeko eta bizitza independentea garatzeko diru-sarrera urriak, emakumeen eta gizonen arteko desparekotasuna, gizartean benetako protagonismoa duen belaunaldi gisa finkatzeko dituzten zailtasunak, etab. – Gazteriaren Euskal Legearen Proiektuaren zioen azalpenean ezarritakoaren arabera), oztopo gehigarriak gainditu behar dituzte, baldintza, muga eta bazterketa erantsiak dituzten testuinguru askotan, eta horrek desparekotasun-espazioak sortzen ditu.

Aitzitik, ez dago aukera-berdintasuneko baldintza egokirik testuinguru normalizatuetan (prestakuntzan, laneratzean eta mota guztietako ondasun, zerbitzu, produktu, etxebizitza-aukera eta abarren irisgarritasunean), eta horrek gure eskubideak erabiltzea eragozten du. Halaber, gutariko askok ekintza positiboko beste laguntza edo neurri batzuk behar ditugu (laguntza pertsonala, laguntza-produktuak, etab.).

Euskadin desgaitasuna duten gazteen egoerari buruzko datu espezifikorik ez dagoenez, jarraian, estatu mailan desparekotasun hori agerian uzten duten datu batzuk jaso ditugu, «Desgaitasuna duten gazteak Espainian 2016» ikerketa eta Estatistikako Institutu Nazionalak desgaitasuna duten pertsonen enpleguari buruz ematen dituen datuak (2019) oinarri izanda:

  • Desgaitasuna duten 16 eta 30 urte bitarteko gazteek adin bereko desgaitasunik gabekoek baino hezkuntza-maila baxuagoa dute, eta, horrez gain, biztanleria orokorraren espazioetan inklusioa lortzeko garaian, hezkuntza-sistemak ez du aurrera egiten, geldialdi batean dago. Desgaitasuna duten gazteen % 40k, gutxi gorabehera, adierazi du azken 12 hilabeteetan baztertuta sentitu dela hezkuntza- edo prestakuntza-eremuetan desgaitasunaren ondorioz.
  • Desgaitasuna duten 16 eta 24 urte bitarteko gazteen enplegu-tasa 2019an (% 10,2) adin bereko desgaitasunik gabeko pertsonen enplegu-tasaren erdia izan zen (% 24,9). Eta langabezia-tasak (% 56,4) ia bikoiztu egiten du desgaitasunik gabeko gazteen langabezia-tasa (% 32,2).
  • Lan egiteko adinean dauden pertsona desgaituen lan-egoeraren ezaugarri nagusia da lanbide-jarduera txikia dagoela (langabezia-maila altua); hori arrazoi askoren ondorio da, eta, batez ere, aukeren gabeziarekin lotutako arrazoiak dira. Halaber, askotan, desgaitasuna duten gazteek eskuratzen dituzten enpleguak kualifikazio gutxikoak dira, eta ordainsari eskasa jasotzen dute; oro har, lan babestuen aukeretara mugatuta daude lan horiek. Gainera, sexua bezalako aldagaiek ere baldintzatzen dituzte laneratzeko aukerak, eta, ondorioz, emakumeen jarduera-tasa eta enplegu-tasa askoz ere txikiagoak dira.
  • Lan-prekarietatea handiagoa da desgaitasuna duten gazteen artean, bereziki aldi baterako kontratua duten enpleguak aurkitzen baitituzte. Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sustatzeko neurri espezifikoek emaitza positiboak erakusten dituzte aplikatzen diren lekuetan, baina, oro har, ez daude hedatuta desgaitasuna duten gazteengan.
  • Desgaitasuna duten gazteek zailtasun handiagoak dituzte laneratzeko, eta horrek, prekarietate-egoerari gehituta, bizi-kalitatean eragina dauka, bai eta bizimodu independentea aurrera ateratzeko dituzten aukeretan ere.
  • Helduarora igarotzeko prozesua, autonomia pertsonala izanda, funtsezko elementua da. Ildo horretatik, oso garrantzitsuak dira etxebizitza eskuratzeko baliabideak eta laguntza-sistemak, desgaitasuna duten gazteek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak direla eta. Zailtasun horiek zerikusia dute bai egokitzapen eta laguntza teknikoekin, bai, laguntza publikoak sustatzearen bidez, etxebizitzaren kostua zuzentzeko elementuekin. Horri dagokionez, esanguratsua da desgaitasuna duten gazteen emantzipazio-tasa baxua desgaitasunik gabeko gazteen aldean (COVID-19aren ondorioak gorabehera):
  • 2019ko laugarren hiruhilekoa eta 2020ko bigarren hiruhilekoa bereizten dituzten sei hilabeteetan, Espainiako gazteen emantzipazio-tasa 1,3 puntu jaitsi zen, % 18,7tik % 17,3ra. (Emantzipazioaren behatokia; 2020ko lehen hiruhilekoa)
  • Aldiz, 27 eta 30 urte bitarteko gazte desgaituen ia bi heren gurasoen etxean bizi dira (% 62,8). (Desgaitasuna duten gazteak Espainian 2016)
  • Desgaitasuna duten gazteek, oro har, zailtasun gehigarriak izaten dituzte jarduera sozial, zibiko eta aisialdi-jardueretan parte hartzeko, irisgarritasun-araudiaren gabeziak eta ez-betetzeak direla eta.
  • Mendekotasuna nabarmenago bihurtzen da adinean aurrera egiten den heinean (mendekotasuna, batez ere ekonomikoa, adin txikiagoetan berezkoa da), hau da, gaztaroaren amaierako faseko berezko beharrak areagotzen direnean: gurasoen etxebizitza uzteko garaia, lan egonkorra izatea, harreman sozialak eta sentimentalak ezartzea.
  • Desgaitasuna duten gazteen ehuneko handi batek onartzen du desgaitasuna dela-eta diskriminazioaren biktima izan direla eremu desberdinetan.
  • Hiru elementu hartu behar dira kontuan desgaitasuna duten gazteen errealitatea eta beharrak azaltzeko: generoa (desgaitasuna duten emakume gazteek desparekotasun- eta diskriminazio-arrisku handiagoak dituzte), adina (bizitza autonomoa errazten duten baliabideak eskuratzeko zailtasun handiagoak dituzte, hala nola enplegua eta etxebizitza, eta, ondorioz, emantzipatzeko aukera txikiagoa da) eta desgaitasun-mota (desgaitasun-maila handiagoa denean, handiagoak dira zailtasunak).
  • Irisgarritasun faltak, oztopo sozioekonomikoek, soziokulturalek eta legalek desgaitasuna duten gazteei mugatu egiten diete hezkuntzarako sarbidea, osasun-laguntza (sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzuak barne), enplegua, aisialdiko jarduerak eta familia-bizitza; eta desgaitasuna duten gazteen aurkako indarkeria handiagoa da.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekotzat jotzen dugu desgaitasunaren zeharkako ikuspegia jasotzea Gazteriaren Euskal Lege Proiektuaren neurri eta esparruetan, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.o) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz: «Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasuna: printzipio honen bidez, herri-administrazioek gauzatzen dituzten jarduerak ez dira izango pertsona horientzako ez beste inorentzako plan, programa eta ekintza espezifikoak egitea bakarrik, zeren eta jarduera publikoaren eremuetako edozeinetako ekintza-politika eta -lerro orokorrak lantzea ere sartzen baita hor, eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanak eta eskariak ere kontuan hartuko baitira hartara».

Desgaitasuna duten gazteek etengabeko gizarte-desabantailei egin behar diete aurre. Desabantaila horiek diskriminazioaren, estigmaren eta aurreiritzien ondorioz sortzen dira, bai eta politikak eta programak diseinatzerako orduan desgaitasuna kontuan ez izateagatik ere. Hori dela eta, funtsezkoa da lege horretan kolektibo horrek dituen desabantaila handienak agerian uztea. Horretarako, beharrezkoa da ekintza positiboko neurri espezifikoak hartzea desgaitasunaren ondoriozko desabantailak saihestu edo konpentsatzeko, desgaitasunarekiko pertsonen egitatezko berdintasuna lortzera edo azeleratzera bideratuak eta bizimodu politikoan, ekonomikoan, sozialean, hezkuntzakoan, lanekoan eta kulturakoan erabateko parte-hartzea lortzera bideratuak, desgaitasun-mota eta -graduak kontuan hartuta 1/2013 LED (2.g art.).

Bestalde, gure ustez, lege hori aukera bat da Euskadiko gazte guztien zeregin aktiboa aitortzeko eta sustatzeko: pertsona guztien eskubideak bermatuko dituzten inklusio- eta berdintasun-baldintzak lortzeagatik borrokatzeko eginkizuna.

Bereziki, Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan aitortutako eskubide guztiak betetzeko. Batez ere funtsezko eremuetan, hala nola hezkuntza inklusiboan (24. art.), ingurune ireki, integratzaile eta eskuragarrietan enplegurako sarbidean (27. art.), eskuragarritasunean (9. art.) emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean (6. art.) modu independentean bizitzeko eta erkidegora biltzeko eskubidean (19. art.), osasunean (25. art.), gaikuntzan eta birgaikuntzan (26. art.), bizitza-maila egokian eta gizarte-babesean (28. art.), bizitza politikoan eta publikoan parte hartzean (29. art.), kultura-bizitzan, jolas-jardueretan, aisialdian eta kirolean parte hartzean (30. art.).

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi