Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa argitaratu da. Epea: irailaren 15era arte.

Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzen urteko deialdia 2022

Laguntzen helburua da desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea gure autonomiaren alde eginez. Hori lortzeko laguntza-produktu bat eskuratzeko, ohiko etxebizitzan edo ibilgailuan egokitzapenak egiteko edo laguntza espezializatua jasotzeko gastuak guztiz edo zati batean konpentsatzen dituen laguntza ekonomikoa ematen da.

Eskaera libreko erregimena du, eta, beraz, eskaerak jasotzen diren ordenan banatzen dira funtsak, betiere, deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontuan onartutako kopuruak hala egiteko aukera ematen duen bitartean.

Indarrean dagoen araudia:

* Uztailaren 20ko 32/2021 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, Gizarte Zerbitzuen Departamentuak eta bere erakunde autonomoa den Gizarte Ongizatearen Foru Institutuak desgaitasuna duten pertsonen eta garapen-nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adingabeen autonomia bultzatzeko ematen dituen banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrak onartzen dituena.

* 2022 urteari dagokion banakako diru-laguntzetarako deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortua duten pertsonei eta garapen-nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, ALHAOren 9. zenbakian, 2022ko urtarrilaren 21an, argitaratutakoa.

  • 1 – Oinarriak
  • 1. eranskina: Gainditu ezin diren familiaren diru-sarreren mugak eta gehieneko zenbatekoen arabera diruz lagundu daitekeen ehuneko maximoa.
  • 2. eranskina: Diruz lagundu daitezkeen laguntzen, betekizun zehatzen eta diruz lagun daitekeen gehienezko zenbatekoaren katalogoa.

Arabako Foru Aldundia – Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (araba.eus)

Kontuan hartu beharreko informazioa:

– Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuak egindako Orientazio Teknikoko Txostena nahitaezko betebeharra da eskaera aurkeztean:

  • 2022ko deialdian, epigrafe hauetan jasotako produktuak txostenean agertzeaz salbuetsita daude: 4.a.1 Betaurrekoak erostea / 4.a.2 Ukipen-lenteak erostea / 4.a.2.1. Erabili eta botatzeko ukipen-lenteak erostea / 4.b.1 Audifonoak erostea / 4.b.2 Audifonoak konpontzea / 5.f Gidabaimena eskuratzea edo moldatzea / 6. Arreta espezializatua (arreta goiztiarra).

– Desgaitasun-baldintzei dagokienez, oro har, 65 urte bete aurretik ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila jaso izana eskatu den laguntzarekin arindu nahi den gabezian, eta, zehazki, diru-laguntzen katalogoaren 2. eranskinean adierazitakoetan.

– Halaber, deialdi honen barruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 2. eranskineko “Diruz lagundu daitezkeen laguntzen, betekizun zehatzen eta diruz lagun daitekeen gehienezko zenbatekoaren katalogoa” dokumentuan jasota dauden laguntzak eta/edo laguntza-produktuak ordaintzera zuzendutakoak eta beste entitate publiko edo pribatu batzuek helburu berdinetarako ezarritakoei dagokienez subsidiariotzat hartu direnak, 2021eko deialdian eskaeraren xede izan direnak, 2020ko irailaren 16tik 2021eko abenduaren 30era bitarteko epean egin badira, biak barne, eta eskabidea ukatu edo atzera botatzen duen ebazpena jaso badute, aipatutako beste erakunde publiko edo pribatuek emandako nahitaezko ebazpena ez izateagatik. Nolanahi ere, 2021eko deialdian eskaera aurkeztu aurretik egindakoa izan behar du aipatutako erakundeei egindako eskaerak. 2021eko ekitaldian beste entitate publiko edo pribatu batzuen nahitaezko ebazpenik ez izateagatik dirulaguntza ukatu zaien pertsonek eskaera berriro aurkeztu beharko dute.

– Halaber, deialdi honen barruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira 2. eranskineko “Diruz lagundu daitezkeen laguntzen, betekizun zehatzen eta diruz lagun daitekeen gehienezko zenbatekoaren katalogoa” dokumentuan jasota dauden laguntzak eta/edo laguntza-produktuak ordaintzera zuzendutakoak eta 2021eko deialdian eskaeraren xede izan direnak, 2020ko irailaren 16tik 2021eko abenduaren 30era bitarteko epean egin badira, biak barne, eta eskaera ukatu edo atzera botatzen duen ebazpena jaso badute, 2021eko ekitaldirako emandako aurrekontuaren kreditua agortu izanagatik. 2021eko ekitaldian kreditu faltagatik dirulaguntza ukatu zaien pertsonek eskaera berriro aurkeztu beharko dute.

Aurkezteko lekua

Aurretiazko hitzordua erabiltzailearen erreferentziako gizarte-langileekin izapidetuko da.

Arreta eta Informaziorako bulegoak, San Prudentzio 30.

Arabako Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Baliabideen erreferentziazko gizarte-langileak

Eta Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legean jasotako hainbat leku/aurkezpen-forma.

Eskaeraren erregistroarekin bat datorren sarrera-erregistroarekin beti (eskaeraren erregistroa eta dokumentazio osagarria)

Laguntza-produktuei eta Orientazio Teknikoko Txostenei buruzko zalantzak konpontzeko: Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzua: 945 220252.

Izapideei buruzko zalantzak konpontzeko: Desgaitasunak dituzten pertsonentzako arloa, 58217 luzapena.

Betebehar orokorrak. (Eskaeraren unean)

  • Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizileku eraginkorra izatea eta han erroldatuta egotea gutxienez urtebetez etenik gabe. Data hori eskaeraren data baino lehenagokoa izan behar da, eta pertsonak toki berean erroldatuta egon behar du espedientearen izapidetze osoan zehar. Bestela, adineko, desgaitasuna duten eta mendekotasuna duten pertsonen integrazio eta arreta sozialari dagokionez Trebiñuko Enklabeari buruzko Esparru Hitzarmena garatzeko Lankidetza Hitzarmena betez, Trebiñuko Enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea etenik gabe gutxienez urtebetez. Data hori eskaera-data baino lehenagokoa izan behar da, eta pertsonak toki berean erroldatuta egon behar du espedientearen izapidetze osoan zehar.
  • 65 urte bete aurretik ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila jaso izana eskatu den laguntzarekin arindu nahi den desgaitasunean. Desgaitasun-egoeraren aintzatespena eskumena duen organoaren ebaluazioaren bidez lortu behar da, gauzatu zen unean indarrean zegoen desgaitasun-maila aitortu, deklaratu eta kualifikatzeko baremoa aplikatuta. Garapen-nahasmenduak dituzten edo horiek jasateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko adin txikikoentzako arreta espezializaturako laguntzen kasuan, ez da ezinbestekoa izango desgaitasun-baldintza betetzea.
  • Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzei dagokienez, Norberaren Autonomiarako Zentroko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Teknikoaren Txostena eskuratuta izatea eskatutako laguntzei erreferentzia eginez. Era berean, txosten hau lortzeko betebeharra salbuetsita dago eranskineko hurrengo ataletan jasotako produktuen kasuan: 4.a.1, 4.a.2, 4.a.2.1, 4.b.1, 4.b.2, 5.f eta 6.
  • Etxebizitza egokitzeko laguntzen kasuan , baldintza hauetako bat bete beharko da:

– Pertsona onuradunak etxebizitzaren ehuneko 50aren jabea edo usufruktuduna izan behar du, gutxienez.

– Ondasunaren ehuneko 50 lehen graduko ahaide, ezkontide edo izatezko bikotekide batena izatea, pertsona eskatzailearekin bizi dena eskaera egin baino bi urte lehenagotik gutxienez. Azken hori errolda-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

Salbuespenez, laguntza hau eman ahal izango zaie helbide horretan bi urtez erroldatuta daudela egiaztatu ezin dutenei, gerora sortutako arrazoiek edo neuroendekapenezko gaixotasunek eragindako ehuneko 75eko desgaitasuna aitortzen badute gutxienez.

  • Aurreko deialdietan emandako diru-laguntzetatik eratorritako betebehar guztiak betetzea.
  • Errentaren edo diru-sarreren kalkulua; bizikidetza-unitateak urtero dituen etekin eta eskubideak hartuko dira kontuan. Diru-sarrerak: laneko diru-sarrera osoak, higiezinen kapitalarena, higigarria den kapitalarena, ondare-irabazi osoak, lan-jardunak, enpresakoak, nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak. Balioezintasun handiko pentsioen kasuan, ez da kontuan hartuko izaera finalista duen ehuneko 50eko osagarria. Urteko deialdiko 1. eranskinean, laguntzaren onuradun izateko gainditu ezin den familia-errenten taula bat dago. Familia-unitateei dagokienez, % 65eko desgaitasun maila edo handiagoa duen pertsona batekin bizi denean, unitateko kidetzat hartuko da.
  • Baldintza orokorrez gain, eskatzaileak 2. eranskinean jasotako katalogoan laguntza mota bakoitzerako adierazitako baldintza espezifikoak bete beharko ditu.
  • Eskatutako aurrekontua 20 euro edo handiagokoa izan behar da.  

Eskaerak entregatzeko datak:

Aurreikusitako diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2022ko irailaren 15era arte, biak barne.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Diruz lagun daitezkeen gastuak: 2. ERANSKINEKO “Diruz lagundu daitezkeen laguntzen, betekizun zehatzen eta diruz lagun daitekeen gehienezko zenbatekoaren katalogoa” dokumentuan jasotakoak,  2021eko irailaren 16a eta 2022ko abenduaren 30a bitartean, biak barne, erosi edo egin direnak, eta aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez dutenak.

Arreta espezializatua: 2021eko irailaren 16tik 2022ko azaroaren 30era bitartean egindako tratamenduak.

2022 AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Behar bezala beteta eta sinatuta dagoen eredu normalizatuaren arabera egindako eskaera. (029 eredua) / GARRANTZITSUA: hornitzaileari egindako ordainketaren edo aurrerakinaren koadroa.

Ordezkariaren edo Erreferentziazko pertsonaren datuak dituen inprimakia, NANaren fotokopiarekin (008 eredua).

Ezgaitze, kuradoretza edo guraso-ahala luzatzearen kasuan, epaitegiko dokumentuaren kopia.

Dirulaguntzen deialdian legez ezarritako betekizunei dagokienez, Gizarte Ongizateko Foru Institutuari datu pertsonalak jaso, erabili edo/eta transmititzeko baimena ematen dion inprimakia, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek behar bezala beteta eta sinatuta. (012 eredua) – Errenta Aitorpenean kenkarirako eskubidea ematen duten haurrak sartu behar dira.

2021ean Errenta Aitorpena egin ez baduzu, hauek aurkeztu behar dituzu:

  • Betebeharretik salbuesteko ziurtagiria.

2021ean jasotako diru-sarreren ziurtagiria (pentsioak, prestazioak…).

Banku-kontua identifikatzeko fitxaren inprimakia, bankuak behar bezala beteta, sinatuta eta zigilatua. (013 eredua). Dokumentu hori ez da beharrezkoa hornitzaileari ordainketa eskatzen bazaio.

Eskatzailearen, legezko ordezkariaren, ezkontidearen eta elkarrekin bizi diren familia-unitateko pertsonen NANaren fotokopia (edo, hala badagokio, identifikazio-dokumentu bat).

Familia Liburuaren fotokopia, adingabeek NANik ez duten kasuetan.

Gasteizeko udalerritik kanpo bizi direnen errolda-ziurtagiria. Gaur egun Gasteizen erroldatuta dauden pertsonei dagokienez, azken urtean beste udalerri batean bizi izan diren kasuan soilik.

Aurrekontua edo proformako faktura bat eskatutako laguntzaren kostua 2.000 € baino txikiagoa bada.

Bi aurrekontu edo proformako faktura eskatutako laguntzaren kostua 2.000 €-koa edo gehiagokoa bada. Betebehar horretatik salbuetsita egongo dira 2.000 euro edo gehiago balio duten laguntza-produktuen erosketak, produktuak hain espezifikoak izateagatik hornitzaile alternatiborik ez dagoenean.

 Hiru aurrekontu edo faktura proforma eskatutako laguntzen kostua 40.000 eurotik gorakoa denean, obrak egiteko, eta 15.000 eurotik gorakoa denean zerbitzua emateko edo ondasunak entregatzeko.

Erosketa eskaera entregatu baino lehen egin bada: Enpresa hornitzailearen faktura eta ordainketa OSOAREN egiaztagiriak.

Ordainketa egiaztatzeko, bitarteko hauek onartuko dira.

– Banku-transferentziaren egiaztagiria

– Kreditu txartelaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiria

–  Enpresa hornitzailearen ziurtagiria, ordaintzailea, zenbatekoa, ordainketa-data, faktura-zenbakia eta ordainketa-modua zehazten dituena.

–   150 eurotik beherako fakturetarako, ordaindu dela adierazten duen enpresa hornitzailearen sinadura eta zigiluarekin.

Ez dira onartuko 1.000 euro edo gehiago eskudiruz ordaindutako fakturarik, ordainketa zatikatua izan ala ez. Zenbateko hori aldatu egingo da iruzurraren aurkako legeak ezarritakoaren arabera.

Ibilgailua gidatzeko egokitzeko laguntzen kasuan, indarrean dagoen gidabaimenaren fotokopia.

Euskal Osasun Zerbitzua-Osakidetzaren ebazpena, gurpildun aulki bat erosi eta konpontzeko dirulaguntzaren zenbatekoari edo hura ukatzeari buruzkoa.

Euskal Osasun Zerbitzua-Osakidetzaren ebazpena, audifonoa eta entzumen-protesirako moldagailu-molde bat erosteko dirulaguntzaren zenbatekoari edo hura ukatzeari buruzkoa (24 urtetik beherakoentzat soilik).

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren (ETXEBIDE) ebazpena, etxebizitza egokitzeko edota oztopo arkitektonikoak kentzeko dirulaguntzaren zenbatekoari edo hura ukatzeari buruzkoa.

Gasteizko Udaleko ENSANCHE_21 Hirigintza Elkartearen ebazpena, eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzaren zenbatekoari edo hura ukatzeari buruzkoa (elementu komunetan egindako irisgarritasun obrak eta/edo etxebizitzaren egokitzapen funtzionala).

Laguntza subsidiarioen kasuan, baldintza betetzen ez dela adierazten duen zinpeko aitorpena onuradunak eskaera beste erakunde batzuetan egin ez badu.

Etxebizitza egokitzeko laguntzak eskatuz gero:

  • Jabetza-erregistroko ohar sinplea
  • Etxebizitzaren Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiriaren kopia
  • Etxebizitzako gune komunetan irisgarritasun-lanak eginez gero, onuradunari dagokion partaidetza-kuota adierazten duen jabeen komunitatearen ziurtagiria. Ordainketaren justifikazioa, komunitateko lehendakariak diru-laguntzaren onuradunari dagozkion kuotak ordaindu direla azaltzen duen ziurtagiriaren bidez, horiek guztiak ordainduta daudela adieraziz eta bankuko ordainagiriak erantsita. Obra egin eta amaitu izanaren ziurtagiria.

Pertsona onuraduna etxebizitzaren jabea ez bada, familia liburua edo izatezko bikoteen erregistroaren ziurtagiria eta erroldatze kolektiboaren ziurtagiri historikoa emango dira.

Motordun ibilgailuak egokitzeko laguntzen eskaeren kasuan:

  • Indarrean dagoen onuradunaren gidabaimenaren kopia, dirulaguntza gidatzeko egokitzapenerako denean

Eskaeraren xede den ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

Entitate edo Fundazio Pribatuei laguntza eskatzen zaien kasuan, haiek ematearen edo ukatzearen ebazpena.

Baliaezintasun handien prestazioaren egiaztagiria.

5.c eta 5.h epigrafeetan jasotako produktuen konponketarako laguntza-eskaeren kasuan, eskaeraren barruko produktu nagusiaren konponketa-faktura eskatuko da.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi