Emakumeen Nazioarteko Eguna

eginaren eginez elkarteak, Arabako Lurralde Historikoko desgaitasun fisikoa duten emakumeen izenean, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, aldarrikatu nahi du eraldaketa soziala behar dela, emakumeen aurkako diskriminazioa errotik desagerrarazteko, eta kolektiboko emakumeak eta neskak aukeretan berdintzeko eta kontuan hartuak izan daitezen.

EMAKUMEA % 100EAN erantsitako aurreiritzirik gabea

Martxoaren 8 honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eginaren eginez elkarteko kideok eskatzen dugu errespetatu eta bete daitezela emakume eta neska guztien oinarrizko eskubideak, inolako salbuespenik gabe.

Herritarren, mugimendu sozialen eta erakundeen aurrean aldarrikatzen dugu desgaitasun fisikoa duten emakumeak eta neskak % 100eko emakume gisa aitortu, ikusi eta balioetsi behar direla.

Historikoki, desgaitasun fisikoa dugun emakumeok diskriminazio-egoerei eta gizarte-esklusioari aurre egin behar izan diegu ‒eta egin behar izaten diegu oraindik ere‒, gure egoera berean dauden gizonek baino neurri handiagoan, eta, agerikoa denez, emakumeen talde osoak baino modu nabarmenagoan.

Kolektiboko emakumeekiko diskriminazio handiago horrek matxismoan eta kapazitismoan ditu oinarriak, horiek egiturazkoak baitira bizi garen gizarte patriarkal eta produktibista honetan. Alde batetik, emakume gisa gutxiesten eta diskriminatzen gaituzte, gizonen aldean; baina, gainera, gutxietsi eta aitorpen eta parte-hartze sozialetik kanpo uzten gaituzte, gure gorputz-izaerarekiko mespretxuagatik eta aurreiritziengatik, eta egora desgaitzaileak desagerrarazteko jarrera, borondate eta ekintza faltagatik.

emakumea 100%ean

emakumea 100%ean

Bi faktore horien arteko elkarreraginak, beste zenbait egoerarekin konbinatuta, eragiten du gizonak sustatzea (batez ere maskulinitate-eredura eta ekoizpen-ahalmenaren eredura gerturatzen direnak), eta, aldiz, gorputz- eta genero-perfekzioarekin eta “erabilera sozialarekin” lotutako estereotipoak betetzen ez dituzten emakumeak gutxiestea eta horiei balioa kentzea.

Desgaitasun fisikoa dugun emakumeok bizi ditugun desberdintasuneko, esklusioko eta gutxiespen sozialeko egoerak ‒faktore horien baturak eta elkarreraginak sortutakoak‒ areagotu egiten dira diskriminazioko eta zapalkuntza sozialeko beste faktore batzuk gehitzen direnean, hala nola emakume migratzaileok, arrazializatuok eta normatibitatetik urruntzen diren sexu-nortasuna, desio-orientazioa eta ereduak ditugunok bizi ditugunak, besteak beste.

Eta ezin dugu “diskriminazio bikoitzaz edo hirukoitzaz” hitz egin; faktore anitzeko diskriminazioa da, intersekzionala, eta esponentzialki areagotzen ditu desgaitasun fisikoa dugun emakumeok eta neskok aurre egin beharreko egoerak: inbisibilizazioa, desberdintasun soziala, gizartearen aurreiritziak, parte-hartze sozial eta komunitariorako eragozpenak, etab.

Desgaitasun fisikoa dugun emakumeok ezinbestean aldarrikatu beharra dugu duintasun eta eskubide guztiak ditugula, eta errespetu osoa merezi dugula, bai gure gorputz eta buruekiko, bai gure emakume-identitatearekiko, % 100ean baikara emakume.

Gure mezua argia eta zuzena da, feminista, inklusiboa, aniztasunaren aldekoa eta eraikuntza estereotipatu edo esentzialisten aurkakoa, hau da, emakumeak “zer izan behar duen, zer egin behar duen edo zer-nolako itxura izan behar duen” agintzen duten eraikuntza horien kontrakoa Emakumeak gara izatez eta eskubidez, eta gorputzaren izaerak ez digu horren balioa gutxitzen ‒eta are gutxiago ukatzen‒. Ez eta gizarteak emakumeari inposatu nahi dizkion rolak eta/edo aukerak betetzeak edo ez betetzeak ere, edozein direla ere eta datozen tokitik datozela ere.

Gure emakume-identitatea aldarrikatzen dugu.Hori horrela, eginaren eginez elkarteak herritarrei, mugimendu sozialei eta erakundeei adierazi nahi die gogoeta egin behar dela, eta gizartean errotuta dauden matxismoa, kapazitismoa eta genero-estereotipoak deseraiki behar direla, desberdintasunak eragiten baitituzte emakumeen eta gizonen artean, eta desgaitasun fisikoa duten emakumeak izatezko eta eskubide osoko emakumetzat ez jotzea eta horrela ez errespetatzea baitakarte.

“EMAKUMEA % 100EAN, ERANTSITAKO AURREIRITZIRIK GABEA” Aniztasunaren aitorpenaren eta errespetuaren aldeko eta genero-diskriminazioaren eta -estereotipoen aurkako kanpaina:

www.eginez.org/ehunekoehuneanemakumea

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi