Maiatzak 1. Lanaren nazioarteko eguna

Maiatzaren Leheneko Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta, eginaren eginez elkarteak desgaitasunen bat duten pertsonen giza eskubideak eta herritartasuna aldarrikatzen ditu, bai eta hezkuntza eta enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa edukitzeko eskubidea ere. Horretaz gainera, bat egiten du langileen eta mugimendu sindikalaren mundu mailako erreibindikazioekin; hau da, erakundeek eta patronalak lan-eskubideak errespetatzea –batez ere lan-jarduna aitortzea eta behar bezala ordaintzea–, eta duintasuna, segurtasuna eta diskriminaziorik eza bermatzea.

Hain zuzen ere, Maiatzaren Lehen honetan, eginaren eginez elkarteak –desgaitasunen arloko nazioarteko erakunde eta plataforma erreibindikatzaile nagusien ildoan– berriro exijitzen die Estatuei eta gobernuei –Eusko Jaurlaritzatik eta Estatu Espainoletik hasita– Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko lanari eta enpleguari buruzko 27. artikulua benetan betetzea, eta zalantzarik gabe aitortzea eta bermatzea enplegu duin bat edukitzeko eskubidea, lan-ingurune ireki, irisgarri eta inklusiboetan; izan ere, hori ezinbestekoa da guk bizitza independente bat eramateko eta komunitatean txertatuta egoteko.

Horregatik, Maiatzaren Lehen honetan, baztertu egiten dugu, halaber, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioari muzin eginez desgaitasunen bat duten pertsonentzako enplegua sortzeko, sustatzeko eta mantentzeko inbertsio eta laguntza gehienak enplegu babestura bideratzea, horrek areagotu egiten baitu pertsona horien sektore oso garrantzitsu eta ugari baten gizarte- eta lan-segregazioa.

eginaren eginez elkartearen ustez, atzeraezina da euskal administrazioek Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioko 27. artikulua betetzeko apustu argia egitea, eta neurri hauek hartzea:

  1. Desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzen dituzten eta haien lanpostuak mantentzen dituzten enpresa arruntentzako neurriak ezartzea.

Eta horretarako:

    1. Enpresa arruntentzako laguntzak bermatzea, lanpostuak manten ditzaten.
    2. Kontratu mugagabeak egiteko edo kontratuak mugagabe bihurtzeko laguntzak bermatzea.
    3. Lanpostuak aldi baterako kontratazioetara moldatzeko laguntzak mantentzea eta handitzea, moldatze horien kostu errealera heldu arte. Batik bat, berrikuntza teknologikoak sustatzea arlo horretan.
    4. Aurrekontuen orekarako eta bideragarritasunerako laguntzak gehitzea, desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako enplegu-kuotak gainditzen dituzten enpresetan.
  1. Legeriak agintzen dituen kuotak betetzeko neurriak hartzea, eta berariazko araudi bat garatzea desgaitasunen bat duten pertsonentzako kuotak handitzeko 50 langiletik beherako enpresetan eta kooperatibetan (enpresa gehienak).
  2. Neurri hauek ezartzea, modu orokorrean eta transbertsalean:
    • Enpleguarekin loturiko ESTATISTIKA, AZTERKETA ETA TXOSTENEN DATU-BASE GUZTIETAN DESGAITASUNA SARTZEA, bai datuak jasotzeko metodologian bai haien ustiapenean, analisian nahiz arlo guztietako argitalpenetan. Era berean, informazio osagarritzat hartzea desgaitasun mota, desgaitasun maila, sexua eta enplegu mota (arrunta, babestua, laguntzadun enplegua, enplegu publikoa, norberaren konturakoa, etab.)

Era horretan bakarrik egin daiteke egoeraren diagnostiko zehatza, eta desgaitasunen bat duten pertsonen lanpostuak inklusiboak izateko eta lanpostuak mantentzeko neurrien jarraipena eta ebaluazioa.

    • DESGAITASUN FISIKOREN BAT DUTEN PERTSONEN ORDEZKARIAK EGOTEA HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEAN, gure kolektiboak esku hartu ahal izan dezan lanaren munduan txertatzeko politikak eta jarduerak planifikatzen, betearazten eta ebaluatzen, Elkarrizketa Zibileko eta Gobernantzako printzipioen ildoan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legea aplikatuz.

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi