Taxi-zerbitzua erabiltzeko laguntzak

Martxoaren 17an, Arabako Batzar Nagusietan, mozio adostu bat onartu zen, talde politiko guztien babesa izan zuena; zehazki “mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak, garraiobide alternatibo gisa taxi-zerbitzua erabili ahal izateko”. 2020. eta 2021. urteetan laguntza mota hauetarako eginaren eginez elkarteak egindako erreklamazioek ekarri dute mozioa. Elkarte horren erreklamazioek nahiz beste erakunde batzuenek babesa aurkitu dute Batzar Nagusietako taldeetan, edota ados zeuden beroriekin taldeok.

Horregatik, eginaren eginez elkarteko zuzendaritza-batzordeak honako hau uste du:

Proposamen orok prestazio hori arautzen duen dekretua aldatzea izan behar luke benetako helburu, eta, horrela, gaur egungo eskakizun diskriminatzaileak eta estigmatizatzaileak suntsitzea; horietako bat da, esate baterako, ohiko bizilekua egoitza-erakundeetan edo etxebizitza komunitarioetan duten pertsonak baztertzen dituena, pertsona horiek 3. mailako dependentzia-egoera dutela balioetsita.

Gure ustez, ez Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eta ez Arabako Foru Aldundiak ezin dute erabili baliabide publikoak hobeto banatzeko balio duen irizpide gisa arrazoizko euskarririk gabeko erabaki arbitrario bat, beren bizitokia egoitza-erakundeetan edo etxebizitza komunitarioetan duten pertsonei prestazioa ukatzen diena, zehazki, pertsona horiek gainerako baldintza guztiak bete arren.

Egoitzak eta etxebizitza komunitarioak etxeak dira, eta ez espetxeak, bizikide dituzten pertsonek beren eskubide zibilak murriztuta dituzten espetxeak, batzuetan hala dirudien arren (gogoratu pandemian hartu diren erabaki batzuk).

Hain zuzen ere, eta Arabako Foru Aldundiak erabaki eta egindakoaren aurka, ebaluazioan dependentzia-maila handieneko egoera dutela eta mugitzeko zailtasun handienak izaten dituztela jo den pertsonak dira bulkada handiena behar dutenak, bai garatzeko eta bai gizartean parte hartzeko.

Esan beharrik ez dago, mugikortasun pertsonalerako eskubiderik eta bermerik gabe, ezinezkoa dela ia komunitatean parte hartzea eta gizarteratzea. Ildo horretatik, garraiobide alternatibo gisa taxi-zerbitzua erabiltzeko prestazioaz eta zerbitzu horren funtzioaz eta beharraz hitz egiterakoan, autonomia pertsonalerako eta bizitza independente baten diseinurako berme-neurrien esparruan sartzen gara.

Ez gara ari garraio-zerbitzu espezifiko bat eskatzen, ez eta biztanleria osoak aitortua ez duen eskubide bat eskatzen ere. Banako eta kolektibo gisa, neurri batzuk eskatzen ditugu, gure oinarrizko eskubideak eta herritar garen aldetik ditugun eskubideak eraginkortasunez eta berdintasunean gauzatzeko.

Eta eskubide horien artean daude berdintasunerako eskubidea eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea, mugikortasunerako eskubidea, komunitatean parte hartzeko eskubidea, gizarteratzeko eskubidea eta autodeterminazio pertsonalerako eskubidea.

 Diario de Noticas de Álava

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi