Abenduak 3. Desgaitasuna duten pertsonen Europako eta nazioarteko eguna.

eginaren eginez elkarteak, abenduaren 3an ospatzen den Desgaitasuna duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Egunaren harira, salatzen du ez direla betetzen Nazio Batuen Batzar Nagusian 2006ko abenduaren 13an onartutako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko erabakiak. Espainiak 2007ko martxoaren 30ean berretsi zituen, eta Espainiako ordenamendu juridikoan sartu dira (2008ko maiatzaren 3az geroztik indarrean daude). Konbentzioa […]
Jabetze Feministarako Eskolarekin elkarlanean aritzen gara

Eginaren Eginez elkartea Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzuko JABETZE FEMINISTARAKO ESKOLArekin elkarlanean. Irailaren 2an eman zen argitara orain aurkezten ari garen 21/22 ikasturteko programazioa, eta ikasturtearen hasieratik amaierara bitarteko jarduerak biltzen ditu, hau da, 2021eko irailaren 29tik 2022ko maiatzaren 26ra bitarte. Ohikoa de elkarlanean jardutea, eta aurten hainbat ekimen proposatu ditugu 2022ko apirilerako eta maiatzerako; zehazki: […]
“Sexualitatea ikusgarri egiteko bidean” Desgaitasuna duten emakumeek nola bizi duten sexualitatea

“Gizarteak, neurri handi batean, «ez du aintzat hartu eta gutxietsi egin izan du» aniztasun funtzionala duten pertsonak izaki sexudunak direla, «eta batzuetan, ukatu ere egin izan du hala denik», batez ere emakumeen kasuan. Eginaren Eginez elkarteak hitzetan jarri zuen hausnarketa hori, eta, horri esker, desgaitasuna duten pertsonen Arabako elkarte horrek berak proiektu bat bultzatu zuen […]
2021ko Udalaren Opor Programa

Opor-jardueretan leku kopuruaren % 5 gordeko da hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat. Informazio gehiago 2021ko Udako opor programa Zozketan parte hartzeko eta lekuak esleitzeko egutegia Izen-emateko prozedurak hiru fase ditu: Zozketan parte hartzeko eskaera: apirilaren 6etik 18ra. Lekuen formalizazioa (zozketa egin ondoren): maiatzaren 10etik 18ra. Hutsik geratutako lekuak: maiatzaren 26tik ekainaren 6ra. Fase honetan gordetako hezkuntza-premia […]
Elkarteanek berdintasun gida argitaratu du

Elkarteanek berdintasun gida argitaratu du eta desgaitasuna duten neska zein emakumeen garapena eta sustapena bermatzeko neurriak hartzeko eskatu du. Etengabe zaurgarritasun faktoreak pairatzen dituen kolektibo baten egoera ikustaraztea du xede Gidak ahalduntzea, hezkuntza, enplegua, irisgarritasun unibertsala edota amatasuna bezalako esparruetan hobetzeko proposamenak jasotzen ditu Elkarteanek, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteen Mugimenduak, Emakumea eta Desgaitasuna […]
Agerraldia egin genuen Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean

2021eko otsailaren 26an, ELKARTEAN, eginaren eginez, elkartu eta fekoor elkarteek agerraldia egin genuen Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, desgaitasuna duten gazteen errealitatea ikusarazteko. Gure ustez, Euskadiko gazte guztien eginkizuna funtsezkoa da inguruko baldintzak eraldatzeko, gizarte erabat inklusiboa lortzeko. Gizarte-justiziaren eta aukera-berdintasunaren aldeko borrokan aktiboki parte hartu behar duen belaunaldi berria da. Desgaitasuna duten […]
“Gure armairuak ilunagoak dira, hesi arkitektonikoekin”

Elkarrizketa Arabako ALEA Komunikazio taldea Eginaren Eginez elkartea gutxinaka berreraikitzen hasteko urtea izango dela dio Igor Nabarrok, pandemiak utzitakoa berriz josten hasteko garaia, kolektiboak dituen aldarrikapenei eutsi bitartean; aurten, desgaitasun egoeran dauden lagunen, bereziki emakumeen, sexualitatea jorratzeko ahalegin berezia egingo dute. Sexologoa eta gizarte langilea da Igor Nabarro. / Erlantz Anda Eginaren Eginezek, desgaitasun bat […]