Elkarteanek Euskadiko autobus-garraio publikoaren irisgarritasun-baldintzak hobetzeko beharra antzeman du

Elkarteanek, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak, Euskadiko autobus-garraio publikoaren irisgarritasun-baldintzei buruzko azterlana kaleratu berri du. Azterlanak, Euskadiko autobus-zerbitzuaren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak defendatzea eta sustatzea izan du xede, eta, dagoeneko ikusgai dago elkarteanen, eginaren eginezen, fekoorren eta elkarturen webguneetan. Desgaitasuna duten 16 pertsonek hiru hiriburuen arteko joan-etorriak egiten dituzten autobusen erabileran irisgarritasun-katea osatzen duten […]

Jardunaldiak Desgaitasuna duten pertsoneen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioa

Azaroak 7 eta 8    Erakusketa-aretoa / El Pilar Zentro Zibikoa 1. eguna: Hasiera eta Konbentzioaren oinarriak 10:30 – 11:00: Erregistroa eta ongietorria. Parte-hartzaileei harrera egingo zaie eta materiala emango da. 11:00 – 11:30: Jardunaldien aurkezpena eta erakunde-agurra. 11:30 – 12:30: Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa (CIDPD) testuinguruan jarriko da. Hizlaria: Jamie Bolling 12:30 […]

Irailak 27, Turismoaren Nazioarteko Eguna

Elkarteanetik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), fekoor (Bizkaia), elkartu (Gipuzkoa) eta eginaren eginez (Araba) elkarteek osatua, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa. ADIERAZTEN DUGU Irailaren 27an Turismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, komunitatea turismoaren balio sozial, kultural, politiko eta ekonomikoaz kontzientziatzeko. Egun honetan, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuko duen turismo  […]

INCLUSIVARTE arte-lehiaketa (I. edizioa)

INCLUSIVARTE ARTE-LEHIAKETAREN OINARRIAK (I. EDIZIOA) Dokumentu honetan InklusivARTE arte-lehiaketaren 1. edizioa behar bezala gauzatzeko kontuan hartuko diren irizpideak ezarri eta zehaztuko dira. HELBURUA Ikuspegi feminista abiapuntutzat hartuta, lehiaketa honen helburua da desgaitasun fisikoa duten emakumeen errealitatea ikusaraztea, kolektiboaren ahalduntzea sustatuko duten eta gaiaren inguruko kontzientzia piztuko duten hainbat modu eta modalitate artistikoren bitartez, batez ere […]

Dibertsitate organikoa/funtzionala eta Dibertsitate sexuala

Orgullo y diversidad

Ekainaren 28a aukeratu da nazioartean LGTB+ kolektiboaren borrokoari ikusgarritasuna emateko eta gizarte osoari eta haren erakundeei sexu-askatasunarekiko eta dibertsitatearekiko errespetua eskatzekoa eguna. Eginaren Eginez ekimenetik, ikusarazte eta eskakizun horrekin bat egin nahi dugu, eta ezgaitasun/dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta gizonen errealitate sexuala eta horien adierazpen anitzak eta askotarikoak aitortzeko eta errespetatzeko beharrra gehitu nahi dugu. […]

Europako hauteskundeak eta Europako Parlamentuaren legealdia 2024-2029

Elecciones europeas

Manifestua Dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideei buruzko agenda berritu baten alde. 2024ko ekainaren 6tik 9ra bitartean, Europako hamargarren hauteskundeak egingo dira EBko 27 estatu kideetan. 350 milioi pertsonak dugu Europako Parlamentu berri baten alde bozkatzeko eskubidea, eta horrek munduko ariketa demokratikorik handienetako bat bihurtzen du. Europar Batasunaren barruan, 110 milioi pertsonak dugu dibertsitate funtzionala. Hauteskundeak […]

Maiatzaren 5a Bizimodu Independentearen Europako Eguna

Egun honetan eginaren eginez pertsona guztien berdintasunaren, inklusioaren eta duintasunaren aldeko konpromisoa berresten du. Independentzia oinarrizko giza eskubide bat da, eta gizarte justu eta bidezko bat eraikitzeko oinarrizko zutabea ere bada. Pertsona guztiek gizartean modu autonomoan eta parte-hartzailean bizitzeko beharrezko askatasuna eta baliabideak dituzten mundu batean sinesten dugu. Gure erabakiak hartzeko, gure bizitza kontrolatzeko eta […]

Elkarteanek alderdi politikoei desgaitasun bat duten pertsonen eskubideak betetzeko konpromezua exijitzen die

Dokumentu bat egin du hurrengo legegintzaldirako proposamenekin, eta 2024ko hauteskunde autonomikoetan hautagaitza aurkezten duten alderdi politiko guztiei bidali die. Elkarte Koordinatzailetik nabarmendu dute hurrengo legegintzaldia funtsezkoa izango de la desgaitasuna duten pertsonei aitortutako eskubideak benetan betetzeko. Lankidetzarako gobernantza-eredu baten esparruan erakundeetako ordezkariekin lankidetzan lan egiteko prest dagoela adierazi du. Elkartean, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen […]

MARTXOAREN 8a MANIFESTUA

Emakumearen nazioarteko eguna ELKARTEAN (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa, MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen hezkuntza inklusiborako eskubidea eskatzean zentratu nahi dugu. Gaur egun, hezkuntza-sisteman sartzeko, jarraitzeko eta mailaz igotzeko ezintasuna edo zailtasun eta oztopo handiagoak […]

Azterlan baten arabera, desgaitasunen bat duten pertsonen eta gainerako biztanleen diru-sarreren arteko aldea 4.700 €-koa da

discapacidad

Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak), Gizarte Informazio eta Ikerketarako Zerbitzuarekin lankidetzan, Euskadin desgaitasuna duten pertsonen egoera ekonomikoari buruz egin duen azterlanak 4.700€-tan kuantifikatzen du desgaitasuna duten pertsonen eta gainerako biztanleen arteko diru-sarreren aldea (23.204€ eta 27.905 €, hurrenez hurren). Hori dela eta, erakunde eskudunei eskatzen die beharrezko neurriak har ditzatela bizitza independenterako […]