MARTXOAREN 8a MANIFESTUA

Emakumearen nazioarteko eguna

ELKARTEAN (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa, MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen hezkuntza inklusiborako eskubidea eskatzean zentratu nahi dugu.

Gaur egun, hezkuntza-sisteman sartzeko, jarraitzeko eta mailaz igotzeko ezintasuna edo zailtasun eta oztopo handiagoak ditugu, ikasteko aukera berberak bermatzen ez zaizkigulako eta baliabide espezifikoen ibilbideetarako sarbidea mugatzen zaigulako. Hori genero ikupegi falta dagoelako gertatzen da eta desgaitasunaz gain ez direlako beste faktore batzuk kontuan hartzen,eta horren ondorioz era askotako diskriminazioak sortzen dira.

Gainera, ez ditugu gizonen aukera berak gure hezkuntza garatzeko genero joerak direla, familiek gehiegizko babesa ematen diguteko eta zaintza-eginkizunnetara zuzentzen gaituzteko.

Guzti honen ondorioz, INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) datuen arabera, desgaitasuna duten emakumeen % 5,6 analfabetoak dira, aldiz desgaitasunik gabeko emakumeen kasuan % 0,5; desgaitasuna duten emakumeen % 20,2 lehen mailako ikasketak ditu, eta aldiz, desgaitasunik gabeko emakumeen kasuan % 8 desgaitasuna duten emakumeen % 55,9 bigarren mailako ikasketak ditu, eta aldiz desgaitasunik gabeko emakumeen kasuan, % 54,6; desgaitasuna duten emakumeen % 18,3 goi-mailako ikasketak ditu, eta aldiz desgaitasunik gabeko emakumeen kasuan  % 36,9.

Gaur egun, 16 urte bete arte hezkuntza derrigorrezkoa izatearen ondorioz desgaitasunen bat dugun neskak adin horretara arte ez gara hezkuntza-esparrutik kanpo geratzen, nahiz eta derrigorrezko irakaskuntza hori amaitzean bi errealitate aurkitzen ditugun:

1ª.Hezkuntza-ibilbide espezifiko bati eustera behartzen gaituzte, eta jasotzen dugun orientazioa baliabide espezializatuetako ibilbideetara mugatzen da, lehentasunezko helburua enplegu babestua izanik.

2ª. Ohiko hezkuntza-ibilbidean jarraitzen badugu, gizarte honen kultura-kalteak gailentzen dira; izan ere, joera eta estereotipo sexistagatik,  feminizatutako lanbideetan baino ezin gara trebatu, eta hori larriagotu egiten da laguntza gutxiago ematen delako, prestakuntza-ibilbideetarako irisgarritasunik ez dagoelako eta horiek egokitzeko aukerarik ez dagoelako, hau da, beharrezkoak diren baliabide pertsonal, instrumental eta teknikoak

Bi errealitate horien ondorioz, ezin dugu formakuntza bat jaso ezta emplegu duin eta inklusibo bat izan. Horregatik, ahalegin guztiak zaintzaren rol tradizionaletara bideratzen zaigu bizitza independente bat izateko eskubidea eta besteak bezala aukera berdintasunean  komunitatean parte hartzeko aukera ukatuz .

Guzti honengatik:

ALDARRIKATZEN DUGU:

  • Hezkuntza inklusiboa izateko dugun eskubidea bermatzea, hezkuntza-eskaintza eta -ingurunea erabat inklusiboa eta irisgarria izanik irakaskuntza-maila guztietan eta jarduera eta zerbitzu guztietan, eta unean-unean gure bizitzako arlo guztietan gure garapen osoa bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta laguntzak barne hartuta.
  • Gure prestakuntzara eta ingurune ireki, inklusibo, hautatu eta irisgarrietan lan egiteko dugun eskubidea bermatzera bideratutako neurriak abian jartzea, gure gaitasunak eta konpetentziak garatu ahal izateko, gure premia indibidualei erantzunez.
  • Gure nortasuna erabat garatzea, gure ahalduntzea eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea sustatuko duten ekintza irmoak ezarriz, non, nola eta norekin bizi, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren 19. artikuluan jasotzen den bezala, gure burua behartuta egon gabe bizi-sistema espezifiko baten arabera bizitzera, genero-rolek edo -estereotipoek aurrez zehaztutako biderik markatu gabe.
  • Gizarte aske batean modu eraginkorrean parte hartzea ziurtatzea, gure bizitzako protagonista eta eragile aktibo garen aldetik.

2024ko martxoaren 8a

Komentario bat idatzi

Komentario bat idatzi