Abenduak 3. Desgaitasuna duten pertsonen Europako eta nazioarteko eguna.

eginaren eginez elkarteak, abenduaren 3an ospatzen den Desgaitasuna duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Egunaren harira, salatzen du ez direla betetzen Nazio Batuen Batzar Nagusian 2006ko abenduaren 13an onartutako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko erabakiak. Espainiak 2007ko martxoaren 30ean berretsi zituen, eta Espainiako ordenamendu juridikoan sartu dira (2008ko maiatzaren 3az geroztik indarrean daude). Konbentzioa […]
A25eko manifestazioaren buruan

Joan den azaroaren 25ean bat egin genuen Gasteizko kaleak zeharkatu zituen manifestazio jendetsuarekin, eraso matxista guztiak salatzeko. Kasu honetan, beste behin, dibertsitate funtzionala duten emakumeak ikusarazteko pankarta inklusiboaren parte izan ginen. Pankartak espazio egokitua du, eta gure Luz lankidea ikus daiteke: desgaitasuna duten emakume guztiak eta elkartea bera ordezkatzen ditu. Irakurri berria
Sinadurak biltzeko kanpaina

Eginaren eginez elkartean SINADURAK BILTZEKO KANPAINA honen alde egiten dugu, ekimena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu beharrekoa dela uste dugulako. Sinadura-kanpainari irailaren hasieran ekin zitzaion, eta horren bidez, EAEn oinarrizko errentaren alde (#oinarrizkoerrenta) eztabaidatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea bultzatu nahi da. Sinadurak biltzeko kanpainak 4 hilabete iraungo du. Gure egoitzan koadernotxo bat dugu, BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO […]
Jabetze Feministarako Eskolarekin elkarlanean aritzen gara

Eginaren Eginez elkartea Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzuko JABETZE FEMINISTARAKO ESKOLArekin elkarlanean. Irailaren 2an eman zen argitara orain aurkezten ari garen 21/22 ikasturteko programazioa, eta ikasturtearen hasieratik amaierara bitarteko jarduerak biltzen ditu, hau da, 2021eko irailaren 29tik 2022ko maiatzaren 26ra bitarte. Ohikoa de elkarlanean jardutea, eta aurten hainbat ekimen proposatu ditugu 2022ko apirilerako eta maiatzerako; zehazki: […]
“Sexualitatea ikusgarri egiteko bidean” Desgaitasuna duten emakumeek nola bizi duten sexualitatea

“Gizarteak, neurri handi batean, «ez du aintzat hartu eta gutxietsi egin izan du» aniztasun funtzionala duten pertsonak izaki sexudunak direla, «eta batzuetan, ukatu ere egin izan du hala denik», batez ere emakumeen kasuan. Eginaren Eginez elkarteak hitzetan jarri zuen hausnarketa hori, eta, horri esker, desgaitasuna duten pertsonen Arabako elkarte horrek berak proiektu bat bultzatu zuen […]
2021ko Udalaren Opor Programa

Opor-jardueretan leku kopuruaren % 5 gordeko da hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat. Informazio gehiago 2021ko Udako opor programa Zozketan parte hartzeko eta lekuak esleitzeko egutegia Izen-emateko prozedurak hiru fase ditu: Zozketan parte hartzeko eskaera: apirilaren 6etik 18ra. Lekuen formalizazioa (zozketa egin ondoren): maiatzaren 10etik 18ra. Hutsik geratutako lekuak: maiatzaren 26tik ekainaren 6ra. Fase honetan gordetako hezkuntza-premia […]
Haur Eskoletan izen-ematea

Apirilaren 12an, Vitoria-Gasteizko titulartasun publikoko Haur Eskoletarako izena emateko epea hasiko da, 2021-2022 ikasturterako. Hori dela eta, honekin batera doakizue informazio-liburuxka. 2021-2022ko informazio-liburuxka Garrantzitsua da, halaber, biztanleriari zuzendutako Haur Eskolen matrikulazioari eta funtzionamenduari buruzko bi informazio-hitzaldi egingo ditugula jakitea: Apirilaren 12an, astelehena, 18:00etan, Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria Entzunaretoan. Hitzaldi hori streaming bidez emango […]
Taxi-zerbitzua erabiltzeko laguntzak

Martxoaren 17an, Arabako Batzar Nagusietan, mozio adostu bat onartu zen, talde politiko guztien babesa izan zuena; zehazki “mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak, garraiobide alternatibo gisa taxi-zerbitzua erabili ahal izateko”. 2020. eta 2021. urteetan laguntza mota hauetarako eginaren eginez elkarteak egindako erreklamazioek ekarri dute mozioa. Elkarte horren erreklamazioek nahiz beste erakunde batzuenek babesa aurkitu dute Batzar […]
Elkarteanek berdintasun gida argitaratu du

Elkarteanek berdintasun gida argitaratu du eta desgaitasuna duten neska zein emakumeen garapena eta sustapena bermatzeko neurriak hartzeko eskatu du. Etengabe zaurgarritasun faktoreak pairatzen dituen kolektibo baten egoera ikustaraztea du xede Gidak ahalduntzea, hezkuntza, enplegua, irisgarritasun unibertsala edota amatasuna bezalako esparruetan hobetzeko proposamenak jasotzen ditu Elkarteanek, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteen Mugimenduak, Emakumea eta Desgaitasuna […]
Emakumeen Nazioarteko Eguna

eginaren eginez elkarteak, Arabako Lurralde Historikoko desgaitasun fisikoa duten emakumeen izenean, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, aldarrikatu nahi du eraldaketa soziala behar dela, emakumeen aurkako diskriminazioa errotik desagerrarazteko, eta kolektiboko emakumeak eta neskak aukeretan berdintzeko eta kontuan hartuak izan daitezen. EMAKUMEA % 100EAN erantsitako aurreiritzirik gabea Martxoaren 8 honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eginaren eginez elkarteko […]