Martxoak 8

Dibertsitate funtzionala dugun emakumeok Bizimodu Independentea defendatzen dugu gure bizitzaren duintasuna gauzatzeko aukeratzat. Erakuts ditzagun geure genero-identitateak eta gure sexualitateak. Eskubide osoko emakumeak gara, aktiboak eta independenteak! EMAKUMEEN %100, AURREIRITZI ERANTSIRIK GABE Ez gara gizarte-zerbitzuen objektu soilak, artatzen gaituzten bitartean bizitza leihotik pasatzen ikusten dugunak. Ahalik eta gehien indartu behar ditugu gure benetako aukerak; gure […]
Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa argitaratu da. Epea: irailaren 15era arte. Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzen urteko deialdia 2022 Laguntzen helburua da desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea gure autonomiaren alde eginez. Hori lortzeko laguntza-produktu bat eskuratzeko, ohiko etxebizitzan edo ibilgailuan egokitzapenak egiteko edo laguntza espezializatua jasotzeko gastuak guztiz edo zati batean konpentsatzen dituen laguntza […]
Abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna

Abenduan giza eskubideen aldeko egun esanguratsuak ospatzen dira: abenduaren 3an desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Europako eta nazioarteko eguna, eta abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna. Testuinguru horretan, eginaren eginez elkarteak kanpaina bat prestatu du, ASPACE, Arabako Gorrak, Itxaropena, ASAFES, Retinosis Araba Begisare, TEA Elkartea eta ASPASOR elkarteekin elkarlanean, honako hau salatzeko: dibertsitate funtzionala dugunok ez […]
Taxi-zerbitzua erabiltzeko laguntzak

Martxoaren 17an, Arabako Batzar Nagusietan, mozio adostu bat onartu zen, talde politiko guztien babesa izan zuena; zehazki “mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak, garraiobide alternatibo gisa taxi-zerbitzua erabili ahal izateko”. 2020. eta 2021. urteetan laguntza mota hauetarako eginaren eginez elkarteak egindako erreklamazioek ekarri dute mozioa. Elkarte horren erreklamazioek nahiz beste erakunde batzuenek babesa aurkitu dute Batzar […]