Desgaitasuna duten pertsonen Europako eta nazioarteko eguna 2025eko abenduaren 3a

3 diciembre noticia

Elkarteanetik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailetik), abenduaren 3a, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Eguna dela eta, salatu nahi dugu ez dagoela baldintza egokirik desgaitasuna dugun gazteek baldintza berdinetan bizi-proiektu independente bat eraiki ahal izateko. Naiz eta lege-aurrerapenak eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak 19.artikuluan ezartzen duena (zehazki, modu independentean bizitzeko […]

Azaroaren 5ean, Zainketen Nazioarteko Eguna

5noviembre

ELKARTEANek , Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak, azaroaren 5ean, Zainketen Nazioarteko Eguna dela eta, desgaitasun fisikoa duten emakumeek autonomian, errespetuan eta aukera-berdintasunean oinarritutako zaintza duinak jasotzeko eta gauzatzeko duten eskubidea aitortzea eta bermatzea eskatzen du. Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak, NBEk onartuak, esplizituki aitortzen du 19. Artikuluan desgaitasuna duten pertsona guztiek eskubidea […]

Urriak 24 Polioaren eta Polioaren osteko Sindromearen aurkako Borrokaren Munduko Eguna

24 octubre

Gaur, urriak 24, Polioaren eta Polioaren osteko Sindromearen aurkako Borrokaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Poliomielitisetik bizirik irten garenez, gure bizitzak markatu dituzten erronka fisiko eta emozionalei aurre egin behar izan diegu. Polioa desagerrarazteko bidean aurrera egin den arren, haren legatuak bere horretan dirau, eta gaixotasun horren ondorioak jasaten jarraitzen dugu. Polioak, milaka haurri larriki eragin […]

Eginaren Eginez elkarteak Aiaraldean ireki du bere egoitza soziala, gizarteratzea eta gizarte-kohesioa sustatzeko

llodio_eginez

Eginaren Eginez elkarteak, dibertsitate funtzional fisikoa duten pertsonen eskubideak eta inklusioa defendatzeko erreferentziazko erakundeak, Aiaraldeko koadrilarako egoitza soziala ireki du joan den irailaz geroztik. Egoitza Ardantzazar Gizarte Zentroan dago, Laudioko Viña Vieja kaleko 6. zenbakian. Horrela, APEFE Elkartea (Aiarako pertsona ezindu fisikoen elkartea) koadrila desegin zenean 2009an bertan behera utzi zuen jarduera berreskuratu du. Une […]

Eusko Legebiltzarrak eztabaidatuko du polio eta postpolio arrastoak dituzten pertsonen egoera, frankismoaren biktima gisa

Polio y postpolio

Datorren asteazkenean, urriaren 1ean, garrantzi sozial eta politiko handiko eztabaida bat izango da Eusko Legebiltzarrean: polioak eta sindrome postpolioak jotako pertsonak frankismoaren biktimatzat hartzea (halakotzat aitortuta daude Estatuko Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 20/2022 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Memoria Historiko Demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea). Polioak milaka pertsonari eragin zien Espainiako Estatuan, eta […]

Mugikortasunaren Europako Astearen Manifestua

semana movilidad europea

Irailaren 16tik 22ra, Europako mugikortasunaren astea Fekoor (Bizkaia), Elkartu (Gipuzkoa) eta Eginaren Eginez (Araba) elkarteek osatzen duten ELKARTEAN (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak) elkarteak, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa, Mugikortasunaren Europako Astea baliatu nahi du mugikortasun eredu irisgarri, inklusibo eta seguru bat aldarrikatzeko, baldintza berdinetan mugitzeko dugun eskubidea […]

2025-2026 Jabetze Feministarako XV. Eskola abian da

Escuela para el empoderamiento feminista

Abian da Vitoria-Gasteizko 2025-2026 Jabetze Feministarako Eskola, XV. edizioa, eta Eginaren Eginez elkarteak berriz ere laguntzen du dibertsitate funtzional-fisikoa duten emakumeak ikusarazteko, estereotipoen eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko, eta modu aktiboan parte hartzeko berdintasunaren lorpenean, heteropatriarkatuaren aurkako erresistentziak ehunduz, kolektiboan partekatuz eta eztabaida bateratuak sortuz. Esteka honetan irailetik maiatzera bitarteko programazioa  aurkituko duzu. Izena emateko epea […]

Oztoporik gabeko harrotasun eta benetan inklusiboaren aldeko manifestua

Orgullo y diversidad

Ekainak 28 – LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ELKARTEANetik Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak adierazpen bat argitaratu nahi du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta. Ekainaren 28a data garrantzitsua da sexu-orientazio eta -identitate guztiak, genero-adierazpen guztiak eta sexu-ezaugarri desberdinak ikusarazteko eta ospatzeko. Baina borroka eguna ere bada, eta izaten jarraitu behar du. Desgaitasuna duten […]

Abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Eguna

vivienda y diversidad

MANIFIESTO DE ELKARTEAN Elkarteanek  (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Koordinakundeko Elkarteak) abenduaren 3an, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Europako eta Nazioarteko Eguna dela eta, desgaitasunen bat duten pertsonek etxebizitza duina, egokia eta irisgarria izateko duten eskubidearen berme eraginkorra aldarrikatzen du. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren 28. artikuluak aitortzen du desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dutela “haientzat […]

Azaroaren 25a. Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

manifiesto 25N

ELKARTEAN-etik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea) azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, ahotsa altxatzen  dugu babesik gabe eta isolamendu-baldintzetan indarkeria matxistari aurre egiten diogun emakume desgaituak ikusarazteko. Horrek gure egoera, larriagotu egiten du eta ihes egiteko aukerak mugatzen ditu. Berdintasun Ministerioaren Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko 2019ko Makro Inkestaren arabera, desgaitasuna duten […]

logotipo eginaren eginez
Resumen de privacidad

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.