Elkartean-en agerraldia Eusko Legebiltzarrean, Enpleguaren Euskal Legea lantzeko

Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean, Enpleguaren Euskal Lege Proiektuari buruzko bere iritzia eta proposamenak partekatzeko. Proposamenak desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan oinarritu dira. Honek, 27. Artikuluan, aitortzen du “bizimodua ateratzeko, askatasunez aukeratutako edo onartutako lan baten bidez, desgaitasuna duten pertsonentzat irekiak, inklusiboak […]
Osasungintza publikoa indartu Osakidetza suntsitzearen aurka

Kalitatezko osasun publikoa, duina eta unibertsala izateko eskubidea oinarrizko eskubidea da. Pertsona guztiok bermatuta izan beharko genuke eskubide hori. Hala ere, azken urteotan, eskubide hori nabarmen urratu da Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak ematen duen arretaren narriadura larriaren ondorioz, batez ere Lehen Mailako Arretan. OPA Herri Plataformak koordinakundean bildutako herri plataformek, hainbat erakunde sozial eta sindikalekin […]
Martxoak 8. Denon bizitza erdigunean

ELKARTEANek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea), desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatu, defendatu eta horien aldarrikapen-ekintzak burutzeko plataformak, MARTXOAREN 8A, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen errealitatea politika publikoetan txertatzea aldarrikatzen du. Beharrezkoa da zeharka lantzea, desgaitasunaren ikuspegia genero-politiketan txerta dadin eta gure garapen osoa ziurtatzeko behar diren neurri […]
Elkarteanek gidaliburu bat argitaratu du desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko

Elkarteanek, Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak, gidaliburu bat argitaratu du indarkeria matxista jasaten duten emakumeei beren burua halakotzat hartzen eta laguntza eskatzen laguntzeko eta haiei ematen zaien arreta hobetzeko. Desgaitasun fisikoa duten emakumeen familientzako eta laguntza-sareentzako eta parte hartzen ari diren elkarteentzako ere bada dokumentua, baita arretaren arloan lan egiten duten profesionalentzako ere. Elkarteanen […]
Izaki sexuatuak, askotarikoaketa harrotasunez beteak

Desgaitasuna dugun LGTB+ pertsonok agerian eta ahaldunduta egoteko harrotasuna aldarrikatzen dugu. Ekainaren 28a nazioartean hautatutako data da LGTB+ kolektiboen borroka soziala eta politikoa gogorarazteko, ohoratzeko eta ikusgai jartzeko,askatasunaren eta aniztasun sexualaren errespetuaren eta ikusgarritasunaren alde. Horregatik, eginaren eginezek, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen Arabako elkarteak, desgaitasun fisikoa / dibertsitate funtzionala dutenpertsonen giza eskubideenalde borrokatzen duen heinean, […]
Elkarteen azoka

Zer egiten dugun kontatzeko irrikan gaude eginaren eginez-n! Etorriko zara gu ezagutzera eta ondo pasatzera? ? Elkarteen Azoka Europa jauregian, ekainak 11 larunbata 11:00-14:00. Postuak, tailerrak, hitzaldiak, haurrentzako txokoa… Gasteizko hirugarren sektorea eta elkarlanaren balio eraldatzailea ezagutzeko ekintzaz betetako eguna! Goazen! Programatutako jarduerei eta standei buruzko xehetasun guztiak informazio-liburuxkan (pdf) dituzu. #ElkarteenAzoka #Gasteiz #elkarteak #hirugarrensektorea […]
Maiatzak 12. Euskadiko Hirugarren Sektore Socialaren Eguna

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzen da. Jardunaldi horrek sektorearen parte garen ia 4.000 euskal erakundeen lana ikusgarri egiteko eta laguntzeko balio du. eginaren eginez Araban esku-hartze sozialean lan egiten duten 562 erakunde baino gehiagoren parte da, eta pertsona langile eta boluntarioekin batera gizarte-programak egiten ditugu. Hirugarren Sektore Soziala ekimen sozialeko erakundeok osatzen […]
Martxoak 8

Dibertsitate funtzionala dugun emakumeok Bizimodu Independentea defendatzen dugu gure bizitzaren duintasuna gauzatzeko aukeratzat. Erakuts ditzagun geure genero-identitateak eta gure sexualitateak. Eskubide osoko emakumeak gara, aktiboak eta independenteak! EMAKUMEEN %100, AURREIRITZI ERANTSIRIK GABE Ez gara gizarte-zerbitzuen objektu soilak, artatzen gaituzten bitartean bizitza leihotik pasatzen ikusten dugunak. Ahalik eta gehien indartu behar ditugu gure benetako aukerak; gure […]
Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdi publikoa argitaratu da. Epea: irailaren 15era arte. Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzen urteko deialdia 2022 Laguntzen helburua da desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea gure autonomiaren alde eginez. Hori lortzeko laguntza-produktu bat eskuratzeko, ohiko etxebizitzan edo ibilgailuan egokitzapenak egiteko edo laguntza espezializatua jasotzeko gastuak guztiz edo zati batean konpentsatzen dituen laguntza […]
Abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna

Abenduan giza eskubideen aldeko egun esanguratsuak ospatzen dira: abenduaren 3an desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Europako eta nazioarteko eguna, eta abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna. Testuinguru horretan, eginaren eginez elkarteak kanpaina bat prestatu du, ASPACE, Arabako Gorrak, Itxaropena, ASAFES, Retinosis Araba Begisare, TEA Elkartea eta ASPASOR elkarteekin elkarlanean, honako hau salatzeko: dibertsitate funtzionala dugunok ez […]